15 Aberatsak bere ondasunetan du babesa,behartsuak bere gabezian hondamendia.
16 Zintzoaren lansaria bizia da,gaiztoaren irabazia porrota.
17 Heziketa onartzen duena bizirako bidetik doa,zentzarazpena baztertzen duena okerbidetik.
18 Mihi maltzurrekoak gorrotoa estaltzen du,iraina zabaltzen duena zentzugabea galanta.
19 Hizketa ugari, huts egitea sarri;mihiari eusten dakiena, hori bai zuhurra!
20 Zintzoaren mihia zilar garbi-garbia,gaiztoaren bihotza hutsaren parekoa.
21 Zintzoaren hitzak askoren bizigarri,baina txoroak burugabekeriaz hiltzen dira.