19 Hizketa ugari, huts egitea sarri;mihiari eusten dakiena, hori bai zuhurra!
20 Zintzoaren mihia zilar garbi-garbia,gaiztoaren bihotza hutsaren parekoa.
21 Zintzoaren hitzak askoren bizigarri,baina txoroak burugabekeriaz hiltzen dira.
22 Jaunaren bedeinkazioak aberasten du,eta ezer ez gure nekeak gehitzen.
23 Izen belzten aritzea da zentzugabearen gozamena,zuhur jokatzea pertsona burutsuarena.
24 Zeren beldur, huraxe gertatzen zaio gaiztoari;zeren irrika, huraxe ematen zintzoari.
25 Ekaitza pasa, eta kito gaiztoa!Baina betiko oinarriak ditu zintzoak.