23 Izen belzten aritzea da zentzugabearen gozamena,zuhur jokatzea pertsona burutsuarena.
24 Zeren beldur, huraxe gertatzen zaio gaiztoari;zeren irrika, huraxe ematen zintzoari.
25 Ekaitza pasa, eta kito gaiztoa!Baina betiko oinarriak ditu zintzoak.
26 Nola ozpina ahorako eta kea begietarako,hala alferra lanean hartzen duenarentzako.
27 Jauna errespetatzeak bizia luzatzen du;gaiztoaren urteak, ordea, labur egiten.
28 Zintzoak bizitza pozgarria espero du,gaiztoaren itxaropenak porrot egiten.
29 Jauna babesgarri da zuzen dabilenarentzat,hondamendi gaizkilearentzat.