28 Zintzoak bizitza pozgarria espero du,gaiztoaren itxaropenak porrot egiten.
29 Jauna babesgarri da zuzen dabilenarentzat,hondamendi gaizkilearentzat.
30 Zintzoa ez da inoiz koloka ibiliko;gaiztoak, ordea, ez du lurrean iraungo.
31 Zintzoaren ahotik zuhurtzia sortzen da,moztu egingo dute mihi maltzurra.
32 Atsegingarri dira zintzoaren hitzak,maltzurkeria huts gaiztoarenak.