1 Seme zuhurrak aitaren heziketa onartzen du,lotsabakoak ez dio agirakari jaramonik egiten.
2 Bere hitzen emaitza du gizonak janari on,baina maltzurra indarkeri gose beti.
3 Mihia zaintzen duenak bizia babesten du;mintzatzeak sobera darama kaltera.
4 Alferrak nahi, bai, baina lorrezin;saiatuaren gogoa asebetea izango.
5 Zintzoak gorroto dio gezurrari,gaiztoak laidoa eta iraina zabaltzen.
6 Zuzentasunak babesten du prestua,gaiztakeriak hondatzen bekataria.
7 Bada aberatsarena egin eta ezer ez duenik,baita behartsu-itxurak egin eta asko duenik.