13 Esana gutxiesten duena damutu egingo da,agindua errespetatzen duena saritua izango.
14 Bizi-iturri da zuhurraren irakaspenaherioaren sareetatik ihes egiteko.
15 Zentzu onekoak jendearen onespena irabazten du,gaiztoaren bidea hondamendira doa.
16 Zuhurrak ongi pentsatuta jokatzen du,zentzugabeak bere txorakeria erakusten.
17 Mezulari maltzurrak zoritxarra ekartzen du,mandatari leialak sendabidea.
18 Behar gorria eta lotsa heziketa baztertzen duenarentzat,ohorea zentzarazpena onartzen duenarentzat.
19 Betetzen den nahia atsegingarri da,zentzugabearentzat higuingarri gaiztakeriatik alde egitea.