5 Zintzoak gorroto dio gezurrari,gaiztoak laidoa eta iraina zabaltzen.
6 Zuzentasunak babesten du prestua,gaiztakeriak hondatzen bekataria.
7 Bada aberatsarena egin eta ezer ez duenik,baita behartsu-itxurak egin eta asko duenik.
8 Aberatsak bere ondasunez zaindu behar bizia,ezer ez duenak mehatxuen beldurrik ez.
9 Zintzoak argi distiratsu dira, gaiztoak itzalitako kriseilu.
10 Harrokeriak ez du liskarra baizik sortzen;aholkuak onartzen dituztenena da zuhurtzia.
11 Erraz aberastu, erraz galdu; poliki-poliki bilduz, gehitu.