8 Aberatsak bere ondasunez zaindu behar bizia,ezer ez duenak mehatxuen beldurrik ez.
9 Zintzoak argi distiratsu dira, gaiztoak itzalitako kriseilu.
10 Harrokeriak ez du liskarra baizik sortzen;aholkuak onartzen dituztenena da zuhurtzia.
11 Erraz aberastu, erraz galdu; poliki-poliki bilduz, gehitu.
12 Gauzatzen ez den itxaropenak bihotzean pena sortzen;betetzen den nahia, bizi-fruituak dituen zuhaitza.
13 Esana gutxiesten duena damutu egingo da,agindua errespetatzen duena saritua izango.
14 Bizi-iturri da zuhurraren irakaspenaherioaren sareetatik ihes egiteko.