1 Gizakiak egitasmoak, Jaunak azken hitza.
2 Gizakiak garbi deritze bere jokabide guztiei,baina Jauna da kontzientziak aztertzen dituena.
3 Utzi Jaunaren esku zeure eginbeharraeta bete egingo dira zure egitasmoak.
4 Zerbaitetarako egiten du Jaunak guztia:gaiztoa ere bai, zigor-egunerako.
5 Jaunak higuin du bihotz-harroa,goiz edo berandu izango du zigorra.
6 Bekatua onginahi eta leialtasunaz ezabatzen da,gaizkiari Jaunarenganako begiruneaz egiten zaio ihes.