10 Jainkoaren izenean mintzo da erregea,ez du inoiz epai okerrik ematen;
11 baina Jaunarenak dira zuzen epaitzeko tresnak,neurgailu guztiak berak eginak dira.
12 Erregeak higuin ditu egintza gaiztoak,zuzentasunean oinarritzen baita errege-aulkia.
13 Egia esaten dutenak atsegin ditu erregeaketa zuzen mintzo direnak maite.
14 Erregearen haserreak heriotza iragartzen du,baina zuhurrak baretzea lortzen du.
15 Erregeak aurpegi argia, orduan bizia;haren onginahia euria dakarren hodeia.
16 Lortu zuhurtzia eta adimena,urre eta zilar garbia baino hobeak baitira.