12 Erregeak higuin ditu egintza gaiztoak,zuzentasunean oinarritzen baita errege-aulkia.
13 Egia esaten dutenak atsegin ditu erregeaketa zuzen mintzo direnak maite.
14 Erregearen haserreak heriotza iragartzen du,baina zuhurrak baretzea lortzen du.
15 Erregeak aurpegi argia, orduan bizia;haren onginahia euria dakarren hodeia.
16 Lortu zuhurtzia eta adimena,urre eta zilar garbia baino hobeak baitira.
17 Zuzenen bidea gaiztakeriatik urruntzen da,bizia gorde nahi duenak bere jokabidea zaintzen du.
18 Harropuzkeriaren ondoren hondamendia,handikeriaren ostean erorketa.