21 Zuhur epaitzen duena buruargitzat har daiteke;hitzak zenbat eta goxoago, orduan eta eraginkorrago.
22 Zentzu ona bizi-iturri da jabearentzat,zentzugabekeria zigor burugabearentzat.
23 Bihotz zuhurrekoak hitzak ere egokiak;are eraginkorragoak halakoaren esanak.
24 Hitz atseginak, ezti-abaraska:ahorako goxo, gorputzerako osasungarri.
25 Badira zuzen-itxurako jokabideak,baina azken finean heriotzarantz daramate.
26 Goseak eragiten dio lan beharginari,jan beharrak egiten baitio bultza.
27 Maltzurrak gaiztakeria prestatzen du bere barruan,eta beraren hitzak su kiskalgarri.