26 Goseak eragiten dio lan beharginari,jan beharrak egiten baitio bultza.
27 Maltzurrak gaiztakeria prestatzen du bere barruan,eta beraren hitzak su kiskalgarri.
28 Maltzurrak liskarrak sortzen ditu,iraintzaileak lagunak ere urrunarazten.
29 Indarkeria-zaleak lagun hurkoa bereganatueta bide okerretik eramaten du.
30 Begiak ixten dituena asmo txarretan dabil,ezpainak estutzen dituenak egina du gaizkia.
31 Koroa eder dira ile urdinak buruan,jokabide zuzenaren ondorio dira eta.
32 Hobe eroapena adorea baino,nor bere buruaren jabe izatea hiriak menderatzea baino.