3 Utzi Jaunaren esku zeure eginbeharraeta bete egingo dira zure egitasmoak.
4 Zerbaitetarako egiten du Jaunak guztia:gaiztoa ere bai, zigor-egunerako.
5 Jaunak higuin du bihotz-harroa,goiz edo berandu izango du zigorra.
6 Bekatua onginahi eta leialtasunaz ezabatzen da,gaizkiari Jaunarenganako begiruneaz egiten zaio ihes.
7 Jaunak onesten duenean norbaiten jokabidea,etsaiak ere adiskide bihurtzen dizkio.
8 Hobe ondasun gutxi zuzentasunez,irabazi handiak bidegabekeriaz baino.
9 Gizonak bere bidea aukeratzen du,baina Jauna da urratsak zuzentzen dituena.