13 Entzun baino lehen erantzuten duenakzentzugabearen lotsa jasan beharko du.
14 Adoreak eutsi egiten dio gizakiari gaixoaldian;bihotz-eroria, ordea, nork altxatuko du?
15 Buruargiak jakintza lortzen,entzule zuhurra bila saiatzen.
16 Opariek ateak zabaltzen dizkiote gizakiari,handikien aurreraino ere iritsarazten.
17 Lehenengo hitz egiten duenak arrazoi du auzian,gero kontrakoak kentzen dion arte.
18 Zotz eginez amaitzen dira eztabaidak,lehiakideen arteko auzia erabakiz.
19 Hiri gotorrera baino zailago anaia irainduagana heltzea;gazteluko morroiloak bezala ixten dute liskarrek gizakia.