19 Hiri gotorrera baino zailago anaia irainduagana heltzea;gazteluko morroiloak bezala ixten dute liskarrek gizakia.
20 Nor bere hitzen fruituez elikatzen da,nor bere mintzoaren emaitzez asebetetzen.
21 Mihiari lotuta daude heriotza eta bizitza;zer aukeratu, hura jango du bakoitzak.
22 Emazte ona aurkitu duenak zoriona aurkitu du;Jaunak egiten du horrelako mesedea.
23 Behartsuak erreguka eskatzen,aberatsak gogortasunez erantzuten.
24 Badira adiskideak elkar hondatzen dutenak;baita anaia baino lagun minagoak direnak ere.