10 Zentzugabeari ez dagokio atseginetan bizitzea,are gutxiago menpekoei printzeei agintzea.
11 Zentzudunak menderatu egiten du haserrea,ohoragarri zaio iraina kontuan ez hartzea.
12 Erregearen sumindura lehoiaren orroa,haren onespena belar gaineko ihintza.
13 Seme zentzugabea aitaren zoritxarra,emazte liskartia etengabeko itogina.
14 Etxea eta ondasunak gurasoen herentzia,emazte zentzuduna Jaunaren dohaina.
15 Alferkeriak lozorroa ekartzen du,zabarrak gosea pasa beharko.
16 Agindua betetzen duenak bizia du babesten,bere jokabideaz arduratzen ez dena hil egingo.