4 Adiskide asko erakartzen du aberastasunak,behartsua lagunek ere bertan behera uzten.
5 Ez da zigor gabe geratuko lekuko faltsua,gezurra dioenak ez du ihes egingo.
6 Askok hitz egiten dute ongi handikiaz,mundu guztia eskuzabalaren lagun.
7 Neba-arrebentzat ere higuingarri bada behartsua,nola ez zaizkio, bada, urrunduko lagunak?
8 Zentzu ona lortu eta berari eusten dionakmaite du bere burua eta izango du zoriona.
9 Ez da zigor gabe geldituko lekuko faltsua,gezurra dioena galdu egingo da.
10 Zentzugabeari ez dagokio atseginetan bizitzea,are gutxiago menpekoei printzeei agintzea.