1 Hobe izen ona aberastasun ugari baino,hobe onetsia izatea urrea eta zilarra baino.
2 Aberatsa eta behartsua honetan dira berdinak:Jaunak egin zituen biak.
3 Arriskua ikusi eta gorde egiten da zentzuduna,heldugabeak aurrera segitu eta kaltea jasan behar.
4 Apaltasunaren ondorio dira Jaunarenganako begirunea,aberastasuna, ohorea eta bizia.
5 Sasiz eta tranpaz betea maltzurraren bidea,ez da halakotik ibiltzen bizia gorde nahi duena.