16 Behartsua zapaltzen duenak indartu egiten du;aberatsari ematen dionak bere burua pobretu.
17 Entzun arretaz jakintsuen esanak,gogoan hartu nire irakaspenak;
18 atsegingarri izango zaizkizu barru-barruan gordeak,mintzatzerakoan denak prest izango ezpainetan.
19 Zuri ere irakasten dizkizut gaur,zure konfiantza Jaunarengan jar dezazun.
20 Hogeita hamar esaera idatzi ditut zuretzat,irakaspen eta aholkuak dituztenak,
21 egia ezagut dezazuneta hartu duzun mandatuari leialki erantzun.
22 Ez ustiatu behartsua, behartsu dela eta,ez zanpatu gizagaixoa auzitegian,