9 Eskuzabala bedeinkatua izango dabere ogia behartsuarekin banatzeagatik.
10 Bota harroputza, kito liskarrak!Sesioak eta irainak ere amaitu.
11 Bihotz garbia maite duena eta hitz atseginekoa,hori du erregeak adiskide.
12 Jaunaren begiek zaintzen egia,eta huts eragiten maltzurraren hitzei.
13 «Lehoia dago kanpoan, kale-kalean;hil egingo nau», dio alferrak.
14 Leize-zulo sakona emagalduaren ahoa;bertara amilduko Jaunak gaitzetsia.
15 Zentzugabekeria gaztearen bihotzari eransten zaio;zentzarazteko makilak libratuko dio.