1 Handiki baten mahaian zaudenean eserita,ez ahaztu noren aurrean zauden.
2 Jatun handia bazara, eutsi zeure jangurari.
3 Ez egon haren jaki gozoen irrikaz,zu harrapatzeko izan litezke eta.
4 Ez ibili ahaleginetan aberastasunaren atzetik,utzi horretan pentsatzeari.
5 Begien itxi-ireki batean desagertu da!Hegoak hartu eta han doa airean arranoaren antzera.
6 Ez zaitez eseri xuhurraren mahaira,ezta haren jakien irrikaz egon ere,
7 eginak baititu bere kalkuluak:«Jan eta edan» diotsu, baina ez zaitu gogoko.