1 Ez zaitez biharkoaz harrotu,ez baitakizu zer gertatuko zaizun gaur bertan ere.
2 Bestek goraipa zaitzala,ez baita egokia zuk zeure burua gorestea.
3 Harria astuna da, harea pisua;are astunagoa burugabearen zitalkeria.
4 Sumina ankerra da, haserrea suntsigarria;baina nork aurre egin jelosiari?
5 Hobe da agerian zentzarazten zaituena,sekula ezer aurpegiratzen ez dizun adiskidea baino.