12 Arriskua ikusi eta ezkutatu egiten da zentzuduna,heldugabeak aurrera segitu eta kaltea jasan behar.
13 Ken iezazkiozu jantziak, hartu zerbait bahituran,arrotz ezezagunaren fidatzaile bihurtu denari.
14 Egunsentian goiz eta ozenki laguna agurtzea,bedeinkatzea baino gehiago da madarikatzea.
15 Etengabeko itogina eurite-eguneaneta emakume liskartia antzerakoak dira;
16 halakoari eustea haizeari eusteaeta eskuaz olioa hartzea bezala da.
17 Burdina burdinaz zorrozten da,gizakia lagun hurkoarekin harremanetan leuntzen.
18 Pikondoa zaintzen duenak haren fruituak jaten ditu,ugazabaz arduratzen denak ohorea izaten.