6 Fidatzekoa da laguna, zauritzen bazaitu ere;kontuz ibiltzekoa arerioa, besarkatzen zaituenean ere.
7 Sabel asearentzat mespretxagarri ezti-abaraska,sabel gosearentzat mingotsa ere gozo.
8 Herritik urruti harat-honat dabilen gizakia,habiatik alde eginda noraezean dabilen txoria.
9 Lurrin eta usainki gozoek bihotza alaitzen,adiskidearen aholkuak barrua gozatzen.
10 Ez baztertu zeure lagunak eta aitarenak;larri zaudenean, ez joan anaiarengana:hobe duzu hurbileko auzokoa urrutiko anaia baino.
11 Izan zuhur, seme: emadazu poz hori,eta izango dut zer erantzun gutxiesten nauenari.
12 Arriskua ikusi eta ezkutatu egiten da zentzuduna,heldugabeak aurrera segitu eta kaltea jasan behar.