16 Gaiztoak agintean, bidegabekeria ugari;haien erorketaren lekuko izango zintzoak.
17 Hezi semea: lasai egongo zaraeta atseginez beteko zaitu.
18 Profetaren gidaritzarik gabe, herria zabartu;legea betez, herria zoriontsu.
19 Hitz hutsez ez da morroia zentzarazten;ulertu egin arren, ez du esanik egingo.
20 Ohartu zara etengabeko hitz-jarioa duenaz?Ba, gehiago espero daiteke zentzugabeagandik.
21 Morroiari gaztetan nahi duena egiten uzten dionaondo damutuko da gero.
22 Odol-beroak liskarra sorrarazten,suminkorrak bekatuak ugaltzen.