21 Morroiari gaztetan nahi duena egiten uzten dionaondo damutuko da gero.
22 Odol-beroak liskarra sorrarazten,suminkorrak bekatuak ugaltzen.
23 Harroa apaldu egingo dute;bihotz apalekoa, berriz, ohorez bete.
24 Lapurraren partaideak bere buruari gorroto;madarikazioa bereganatzen du ez duelako salatzen.
25 Gizakiaren beldur dena lakioan jausiko da,Jaunarengan konfiantza duena babestua dago.
26 Asko ibiltzen dira agintariaren onespen bila,baina Jaunak bakarrik babesten ditu giza eskubideak.
27 Gizaki txarra higuingarri da zintzoentzat,jokabide zuzenekoa higuingarri gaiztoentzat.