8 Harroputzek herria asaldatzen dute,zuhurrek haserrea baretzen.
9 Burugabearekin auzitan hasten den zuhurrak,haserretu nahiz barre egin, ez du atsedenik izaten.
10 Odolzaleek gorrotatu egiten dute prestua,zuzenek bizia babesten diote.
11 Zentzugabeak aske uzten ditu bere grina guztiak,zuhurrak eutsi eta baretzea lortzen.
12 Gezurrak erraz irensten dituen gobernariakfuntzionario guztiak bihurtzen ditu gaizto.
13 Behartsua eta lukurrerua honetan dira berdinak:Jaunak ematen die argia bien begiei.
14 Erregeak zintzo babesten badu jende xehea,haren tronua betiko dago sendo.