17 Izan bitez zuretzat bakarrik, ez eman arrotzei.
18 Bedeinkatua izan bedi zure iturria,zeure gaztaroko emaztea: gozatu berarekin!
19 Orein-eme maitagarri, gazela eder duzu.Ase zaitzatela une oroz beraren bularrek,lilura zaitzala beti beraren amodioak!
20 Ene seme, zergatik liluratuko zaitu lotsabako batek?Zergatik besarkatuko duzu emakume arrotzaren gerria?
21 Izan ere, Jaunaren begi-bistan dago bakoitzaren jokabidea,eta ibilbide guztiak ikusten ditu berak.
22 Maltzurra bere gaiztakerietan trabatua dago,bere bekatuaren sarean harrapatua.
23 Heziketa ezarengatik hilko da,bere zentzugabekeria handiarengatik galduko.