2 Bizi nahi baduzu, gorde nire aginduaketa izan bedi nire irakatsia zuretzat begi-ninia legez.
3 Eramatzazu beti zeurekin, ezarri barru-barruan.
4 Esaiozu zuhurtziari: «Nire arreba zara zu»,eta hartzazu adimena ahaidetzat;
5 berauek babestuko zaituzte emakume lotsabakoagandik,lausenguz dabilkizunagandik.
6 Etxeko leihoan nengoela, burdinsarera hurbilduta,
7 heldugabeko gazte batzuen arteanzentzubako bat zegoela ohartu nintzen.
8 Emakumea bizi zeneko kale-kantoira joaneta beraren etxera bideratu zen.