21 Bere zurikeriaz menderatu egiten du,bere hitz goxoez erakarri.
22 Eta mutila atzetik joaten zaio berehala,hiltegira doan idia bezala,lakioan jausten den oreina legez,
23 geziak gibela zeharkatzen dion arte;sarera erortzen den txoria bezala doaeta ez daki bizia jokatzen ari dela.
24 Beraz, ene seme, entzun, adi egon nik esandakoari.
25 Ez bedi zure bihotza horrelako emakumearen atzetik abia,ez zaitez berarengatik galbidean jar,
26 asko izan baitira berak hondatuak,ugari, heriotzara eraman dituenak.
27 Harekin dabilena Hildakoen Egoitzarako bidetik doa.