11 —Koralak baino hobea da jakinduria,gauzarik baliotsuena ere ez da haren pareko—.
12 «Nik, Jakinduriak, zuhurtasuna dut lagun,ezagumen eta bereizmen egokiak ditut neurekin.
13 Gaiztakeria gorrotatzen duenak errespetatzen du Jauna.Harrokeria eta handikeria,jokabide gaiztoa eta hizkera maltzurra gorrotatzen ditut.
14 Neuk sortzen ditut egitasmoak eta arrakastaz burutzen,neureak ditut adimena eta indarra.
15 Niri esker dira erregeak erregeeta agintariak legegile zuzen.
16 Niri esker gobernatzen dute gobernarieketa epai zuzenak ematen handikiek.
17 Maite nautenak ditut maite,nire bila saiatzen direnek aurkituko naute.