20 Justiziaren bidetik nabil ni, zuzenbidearen erdi-erditik.
21 Aberats egiten ditut maite nautenak,beraien altxortegiak betetzen.
22 «Jaunak bere jardueraren hasieran sortu ninduen,bere lehen egintzen aurretik.
23 Betidanik izan naiz eratua,hasiera-hasieratik, lurra izan baino lehenagotik.
24 Ur-leizerik ez zenean izan nintzen sortua,iturbururik ere ez zegoenean.
25 Mendiak landatuak izan aurretik,muinoak baino lehen izan nintzen sortua;
26 artean ez zituen Jainkoak mundu hau eta kanpokoak eginak,ezta lurraren lehen hautsa ere.