25 Mendiak landatuak izan aurretik,muinoak baino lehen izan nintzen sortua;
26 artean ez zituen Jainkoak mundu hau eta kanpokoak eginak,ezta lurraren lehen hautsa ere.
27 Zeruak ezarri zituenean, han nengoen ni,ur-leizearen gainetik zeru-sabaia jarri zuenean,
28 hodeiak goian bildueta leize-iturriak tinko ezarri zituenean,
29 itsasoari mugak finkatu—eta urek ez dituzte muga horiek gainditzen—,eta lurrari oinarriak jarri zizkionean;
30 haren ondoan nengoen ni, obra-maisu bezala;beraren gozamena nintzen egunero,beraren aurrean jolastuz aldioro:
31 beraren ludiaz jolasten nueneta gizakiekin nuen neure gozamena.