1 Bere etxea eraiki du Jakinduriak,zazpi zutabe ezarri eta landu;
2 abereak hil, ardoa nahastu eta mahaia prest jarri du.
3 Neskameak bidali ditu, hiriko goialdeetatik aldarrikatzera:
4 «Heldutasun gabekoa, betor hona!»Zentzugabeari esaten dio:
5 «Ea, jan nire ogia eta edan nik nahasturiko ardoa.
6 Utzi txorakeriak eta biziko zarete!Gero, jarraitu zuzen zentzuzko bideari».