17 ikasi onbidea,saiatu zuzenbidean:lagundu zapalduari,egin justizia umezurtzari,defendatu alarguna!»
18 Honela dio Jaunak:«Zatozte, erabaki dezagun auzia:zuen bekatuak gorria bainogorriago badira ere,elurra bezain zuri geldituko dira;purpura bezain gorri izanik ere,artilearen antzeko bihurtuko dira.
19 Nire esana egiteko prest bazaudete,lurralde honek duen gozoenetikjango duzue;
20 ezezkoa emaneta errebelatzen bazarete, ostera,guduak irentsiko zaituzte».Jaunak berak esan du.
21 Ai ene! Leiala zen hiriaemagaldu bihurtua!Behinola justiziaz betea,zuzenbide-leku zena,orain hiltzaileen bizileku.
22 Lehen zilar ziren, orain zabor;lehen ardo on, orain urardo.
23 Zure agintariak errebeldeak dira,lapurrekin bat datoz.Denak eskupeko-zale,erregalu-gose.Umezurtzari ez diotejustiziarik egiten,alargunaren eskubideakez die axolarik.