1 Makurtu da Bel jainkoa,lur jo du Nebo jainkoak.Zamariek daramatzatehaien irudiak,abere nekatuen gaineankarga astun.
2 Lur jota daudeeta makurturik idoloak,ezin dituzte eramaileak salbatu;beraiek ere erbestera doaz.
3 «Entzun niri,Jakoben ondorengook,Israel herrian bizirik geldituok:neure gain hartuak zaituztetamaren sabeletik,neuk zaramaztet altzotik bertatik,
4 eta zuek zahartzean ere,ni beti berbera:zuei ilea zuritzean ere,nik eutsiko dizuet.Orain arte bezala,aurrerantzean erenik eramango zaituztet,nik eutsi eta salbatuko.
5 Norekin konparatuko nauzue,norekin berdinduko?Norekin parekatuko nauzue,nire ondoan nor jarriko?
6 Batzuek urrea poltsatik atera,zilarra balantzan pisatueta zilargina alokatzen dute,jainkoa egin diezaien,eta ahuspezturik huraxe gurtzen.
7 Lepoan harturik eramaten dute;gero, bere lekuan kokatueta hantxe gelditzen da,inora mugitu gabe.Deiadar egiten badiote ere,ez du erantzuten,ez du inorbere larrialditik salbatzen.
8 «Egin gogoeta eta izan kementsu!Errebeldeok, hartu arreta,
9 gogoratuantzinatik gaurdaino gertatuak.Neu naiz Jainkoa, ez da besterik;neu Jainkoa, ez da ni besterik.
10 Hasieratik iragarri dut etorkizuna,lehendanikoraindik gertatzekoa dena.Hauxe diot:“Nire egitasmoa beteko da,nik nahi guztia burutuko dut”.
11 Ekialdetik dei egin diot gizon bati,urrutiko herrialdetik:hegazti harrapariaren antzera etorrieta nire egitasmoa beteko du.Hala esan dut eta hala gertaraziko,hala erabaki eta hala egingo.
12 Entzun niri, burugogorrok,askapena urruti dela uste duzuenok:
13 gertatzear da nire askapen-ekintza,nire salbamena ez da luzatuko.Salbamena ekarriko diot Sioni,neure ospea emango Israeli.