1 Sionengatik,ez naiz isilik egongo,Jerusalemengatik,ez naiz geldi egongo,haren garaipenagoiz-argia bezala agertu arte,haren salbamenakzuziak bezala distiratu arte.
2 Eta ikusiko dutenazioek zure salbamena,errege guztiek zure ospea.Izen berria emango dizute,Jaunak berak ezarria.
3 Koroa distiratsu izango zaraJaunaren eskuan,errege-diademazeure Jainkoaren eskuan.
4 Ez dizute deituko gehiago«Hiri zapuztu»,ezta zure lurraldeari ere«Lur hondatu»;zure izena «Ene atsegin» izango da,eta zure lurraldearena«Ene emazte»,Jaunak atsegin izango baitzaitueta zure lurraldeaemaztetzat hartuko.
5 Mutilak neskatxa emaztetzathartzen duen bezala,halaxe hartuko zaitu emaztetzatzeure Egileak;senarra emaztearekingozatzen den bezala,halaxe gozatuko da Jainkoa zurekin.
6 Zure harresietan, Jerusalem,begiraleak jarri ditut,gau eta egun isildu gabeari daitezen.Ez hartu atseden,Jaunari bere agintzariakgogorarazten dizkiozuenok!
7 Ez eman atseden Jaunari,harik eta Jerusalem berri dezan arte,lur osoan miresgarriegin dezan arte.
8 Zin egin du Jaunak,bere eskua,bere beso indartsua altxatuz:«Ez diet sekula zure gariaetsaiei janaritzat emango;ezta zure ardoa ere,zure izerdien fruitua,kanpotarrei edaritzat emango.
9 Garia jasoeta mahatsa bildu dutenekjango dute ogia eta edango ardoa,eta ni, Jauna, goretsiko nauteneure tenplu santuko atarian».
10 Irten, irten hiritik kanpora,prestatu bidea herriarentzat!Berdindu, berdindu galtzada,kendu harriak!Jaso bandera herrientzat!
11 Hona zer oihukatzen duen Jaunaklur-bazterretaraino:«Esan Sion hiri ederrari:Hara, badator zure salbatzailea!Berekin dakar garaipen-agiria,berak askaturiko herria».
12 «Herri santu» deituko diete,«Jaunak askatuak».Eta zuri, Jerusalem,«Hiri desiratu» deituko dizute,«Zapuztu gabeko hiri».