1 Babiloniaren aurkako mezua, Jainkoak Amotzen seme Isaiasi agertua.
2 «Jaso guda-banderamendi soil baten gailurrean!Egin irrintziaeta altxa besoak gudariei,handikien atetik eraso dezaten!
3 Gudariei dei egineta aginduak eman dizkiet:neure haserrearen ordezkariaukeratu ditut,nire ohorearendefendatzaile gartsu baitira».
4 Entzun zalaparta mendietan:jendetza handia dirudi.Entzun erresumen,bildu diren herrien iskanbila.Jaun ahalguztidunaikuskapena egiten ari zaioborrokara doan gudarosteari.
5 Urrutiko lurraldetik datoz,zerumugaz haraindi.Jauna bera dator etorri,bere haserrearenordezkari dituenekin,eskualde osoa txikitzera.
6 Egin garrasi,gainean baita Jaunaren eguna!Hor dator Jainko ahaltsuarenhondamen-indarrez.
7 Orduan, denei besoakeroriko zaizkie,denek adorea galduko dute.
8 Beldur-ikarak joko ditu,eta hain estua eta larriaizango da egoera,ezen erdiminetan dagoenemakumea bezalabihurrituko baitira.Harri eta zur eginikbegiratuko diote elkarri,aurpegiak lotsaz gorri dituztela.
9 Horra hor Jaunaren eguna,gupidagabeko eguna,haserrez eta sumin goriz gainezka;lurraldea basamortu bihurtuko dueta bertako bekatariak suntsituko.
10 Zeruko izar eta konstelazioekez dute gehiago argirik emango;eguzkia atera orduko ilunduko da,eta ilargiak ez du argi egingo.
11 Honela dio Jaunak:«Zigortu egingo dutmundua bere bidegabekeriengatik,gaizkileak beren gaiztakeriengatik.Zapaldu egingo duthandiputzen harrokeria,lurrera botako jauntxoen oilarkeria.
12 Urre garbia baino urriago,Ofirko urrea baino urriagobihurtuko dira gizakiak.
13 Dar-dar egingo du zeruaketa lurrak oinarritik ikara,Jaun ahalguztidun honekneure haserrea eta sumin goriaazalduko dudan egunean.
14 Orduan, gazela izutuaren antzeraibiliko da jendea,artzain gabeko artaldesakabanatuaren antzera.Bakoitzak bere herrira joko du,nork bere lurraldera ihes egingo.
15 Aurkituko dituzten guztiakhil egingo dituzte,harrapatuko dituztenakezpataz botako.
16 Haurtxoak txikituegingo dizkiete begien aurrean,etxeak hustu,emazteak bortxatu.
17 «Mediar herria, zilarrak axolariketa urreak ardurarik ez dion jendea,zirikatuko dut Babiloniaren aurka.
18 Beren geziezbotako dituzte gazteak;ez dute jaioberrien errukirik,ez haurren gupidarik izango.
19 Babilonia, erresumarik ederrena,kaldearren bitxi eta harrotzeko bidea!Nik, Jainko honek, desegingo dut,Sodoma eta Gomorradesegin nituen bezala.
20 Ez da han egundo berriz inor biziko,bizilagunik gabegeldituko da sekulako.Beduinoek ere ez dute hankanpadendarik jarriko,ez eta artzainik geldituko.
21 Basakatuak sartuko dira han,hontzek beteko dituzte etxeak,ostrukak biziko dira,mendi-ahuntzak ibiliko saltoka.
22 Gazteluetan basatxakurraketa jauretxe ederretan otsoakegongo dira uluka.Badatorkio ordua Babiloniari;ez da egun askotarako».