Isaias 58 EABD

Jaunak atsegin duen baraua

1 Jaunak esan zidan:«Egin oihu eztarria betean,beldurrik gabe,goratu ahotsa turutaren pare,aurpegiratu Israeli bere errebeldiak,nire herriari bere bekatuak.

2 Egunero jotzen dute nireganaeta atsegin dutenire nahiaren berri jakitea;zuzen jokatzen duen herria dirudi,bere Jainkoaren legeakzintzo betetzen dituen herria.Erabaki zuzenak eskatzen dizkidateeta ni hurbil edukitzea maite dute.

3 “Zertarako egin barau,zuk ez ikustekotan? —diote —.Zertarako zigortu geure buruak,zu ez konturatzekotan?”Hara, barau-egunez erenegoziotan zabiltzate,zeuen langileak lanera behartuz.

4 Liskar eta haserre arteanegiten duzue barau,gupidarik gabe ukabilka.Ez egin barau horrela,zeuen garrasiakzeru goian entzunaraziz.

5 Hori ote da gogoko dudan barauagizakiak bere buruazigortzen duen egunean,hau da, zumeak bezalaburua kulunkatueta dolu-jantziz hautsetan etzatea?Horri esaten al diozue baraua,Jainkoak atsegin duen eguna?

6 Ez ote beste haugogoko dudan baraua:injustizi kateak hautsieta uztarri-hedeak etetea,zapalduak libratueta uztarri oro apurtzea,

7 gose denari zeure ogitik emaneta aterperik ez duen behartsuaetxean hartzea,biluzik dagoena jantzieta zeure gizakidearilaguntzarik ez ukatzea?»

8 Orduan, goiz-argiak bezalaegingo duzu distiraeta zure gaitzak berehalasendatuko dira.Justizia izango duzuaurretik gidarieta Jaunaren presentziaatzetik babesgarri.

9 Zuk dei egineta hark erantzun egingo dizu,zuk laguntza eskatueta hark esango: «Hemen nauzu!»Uztarri oro baztertzeneta salaketak eta gaizki-esateakuxatzen badituzu,

10 gose denarizeure ogia emateneta behartsuaren premiarierantzuten badiozu,orduan, ilunpetan distiraegingo du zure argiak,zure gau beltzaeguerdi bihurtuko da.

11 Jaunak gidatuko zaitu beti,basamorturik gorrienean ereasebetekoeta zure gorputza indarberrituko.Ongi bustiriko baratze izango zara,agortzen ez den iturburu.

12 Antzinako etxe-hondakinakberreraikiko dituzu,menderik mende ahaztuta zeudenoinarrien gainean jasoko.«Harresi zulatuen konpontzaile»eta «Etxe hondatuen berritzaile»deituko dizute.

Atseden-eguna errespetatu

13 «Larunbatezzeure eginkizunak uzteneta nire egun santuannegoziotan jarduten ez baduzu,larunbatari zeure atsegin deitzeneta Jaunaren egun santuaohoragarritzat hartzen baduzu,zeure eginkizun,negozio eta arazoak baztertuz,

14 orduan, neu, zeure Jauna,izango nauzu atsegin.Herrialdeko mendi gainetanezarriko zaituteta zure arbaso Jakobi agindu nionondarea gozaraziko dizut».Jaunak berak esan du.