1 Hona hemen Jaunak Amotzen seme Isaiasi Juda eta Jerusalemi buruz agertu zion mezua, Uzias, Jotam, Akaz eta Ezekias Judako errege zirela.
2 Entzun, zeru-lurrok!Honela mintzo da Jauna:«Haurrak sortu ditut eta hazi,baina aurka altxatu zaizkit.
3 Ezagutzen du idiak nagusia,baita astoak ereugazabareneko aska;Israelek, ostera, ez du ezagutzen,nire herriak ez du aditzen».
4 Ai jende bekataria,gaiztakeriaz jositako herria,gaizkile-arraza,ume galduak!Baztertu egin dute Jauna,mespretxatu Israelgo Santua,bizkarra emanez.
5 Nola behar zaituztet zigortu,errebelde izateari utz diezaiozuen?Buru osoa zauritua duzue,bihotza erabat eroria.
6 Orpotik burura,ez duzue atal bat ere osorik:dena zauri, ubeldura eta ebaki bizi,batere garbitu, lotueta olioz gozatu gabe.
7 Zuen lurraldea hondatua dago,zuen hiriak suak erreta.Soroetako uztaatzerritarrek dizuete irenstenzeuen begi aurrean.Dena hondamendi,Sodomaren porrokaldikoan bezala.
8 Hor gelditu da Sion hiri ederramahastian txabolaeta meloi-sailean txosnabezain bakarti,etsaiz inguraturiko hiriabezain babesgabe.
9 Jaun ahalguztidunakgutariko batzukbizirik utzi ez balitu,Sodoma eta Gomorraren azkenaizango genukeen guk ere.
10 Entzun Jaunaren hitza,Sodoma eta Gomorrakoenantzeko zaretenherri eta agintariok,aditu gure Jainkoaren irakaspena.
11 Honela dio Jaunak:«Zertarako ditutamaigabeko zuen sakrifizioak?Leporaino naukateaharien erre-oparieketa zekor gizenen gantzak.Nazkatua nago zezen, bildotseta akerren odolaz.
12 Nork eskatzen dizue horrelakorik,nire tenpluko atariak igaroeta niregana zatoztenean?
13 Ez ekarri gehiago opari hutsalik;higuingarri zait intsentsuaren lurrina.Ilberri-jaiak, larunbatak,batzarrak…ezin ditut jasan jaiokgaiztakeriarekin batera.
14 Biziki gorroto ditutzuen ilberri-jaiak eta festak;nekagarri zaizkiteta eramanezineko.
15 Zuek otoitzerako eskuak altxatzean,beste aldera begira jartzen naiz;nahiz eta zuek eskariak ugaldu,ez dizuet entzuten,eskuak odolez beteak baitituzue.
16 Garbi zaitezte, garbitu!Kendu nire begien aurretikegintza gaiztoak!Utzi gaiztakeria,
17 ikasi onbidea,saiatu zuzenbidean:lagundu zapalduari,egin justizia umezurtzari,defendatu alarguna!»
18 Honela dio Jaunak:«Zatozte, erabaki dezagun auzia:zuen bekatuak gorria bainogorriago badira ere,elurra bezain zuri geldituko dira;purpura bezain gorri izanik ere,artilearen antzeko bihurtuko dira.
19 Nire esana egiteko prest bazaudete,lurralde honek duen gozoenetikjango duzue;
20 ezezkoa emaneta errebelatzen bazarete, ostera,guduak irentsiko zaituzte».Jaunak berak esan du.
21 Ai ene! Leiala zen hiriaemagaldu bihurtua!Behinola justiziaz betea,zuzenbide-leku zena,orain hiltzaileen bizileku.
22 Lehen zilar ziren, orain zabor;lehen ardo on, orain urardo.
23 Zure agintariak errebeldeak dira,lapurrekin bat datoz.Denak eskupeko-zale,erregalu-gose.Umezurtzari ez diotejustiziarik egiten,alargunaren eskubideakez die axolarik.
24 Horregatik,honela dio Jaun ahalguztidunak,Israelgo Indartsuak:«Hara, mendeku hartuko dutetsaien lepotik,ordaina eman beharko dute.
25 Zure aurka ekingo diot,zure zaborrakerabat erreko ditut arragoan,errauts guztia kenduko dizut.
26 Lehen bezalako epaileak,antzina bezalako kontseilariakemango dizkizut berriro.Eta orduan “Hiri zuzen”,“Hiri leial” deituko dizute.
27 Zuzena naizelako eta salbatzailea,askatu egingo dut Sion,askatu niregana itzul daitezenak.
28 Errebelde eta bekatarientzat,ostera, hondamendia;Jauna bazter uztendutenenak egin du.
29 Lotsa gorria emango dizuetehain maite zenituztenharitz sakratuek,hain atsegin zenituztenbaratze sakratuek.
30 Izan ere, hostoak iharturikoharitzaren antzekoizango zarete,urik gabeko baratzearen pareko.
31 Gizon indartsua lasto izango daeta haren egintzak txinparta:biak batera erreko dira,eta ezin izango dituinork itzali».