Isaias 47 EABD

Babilonia eta bertako aztien porrota

1 «Makurtu lurrera, eseri hautsetan,Babilonia neskatxa eder;eseri lurrean, tronua utzirik,babiloniarren hiriburu:ez dizute deituko gehiagohiri gozo, hiri dotore.

2 Hartu errota eta egin irina;kendu musu-estalkia,jaso gonak,agertu izterrak,ibaiak oinez igarotzeko:

3 ager bedi zure gorputza biluzik,zeure lotsariak bistan dituzula.Mendeku hartuko dut,ez dit inork eragotziko».

4 Hau dio gure askatzaileak,Israelen Jainko santuak,Jaun ahalguztiduna deritzanak:

5 «Eser zaitez isilik,babiloniarren hiriburu,zoaz ilunpetara:ez dizute deituko gehiago“Erreinuen erregina”.

6 Neure herriarekin haserre nintzela,neure ondarea zapuztu egin nueneta zure eskuetara eman.Zuk ez zenien gupidarik izan,zaharrak ere lehertu egin zenituenzeure uztarri astunaz.

7 Esan zenuen:“Beti-betiko izango naiz erregina”,gertaera hauei arretarik jarri gabe,ondorenak kontuan hartu gabe.

8 «Entzun, bada, orain,emakume atseginzale,tronuan lasai zauden horrek;zeurekiko zenion:“Neu, eta beste inor ez!Ez naiz alargunduko,ez haurrik gabe geldituko”.

9 Zoritxar biok gertatuko zaizkizu,bat-batean, egun berean:haurrik gabe eta alargungeldituko zara—zoritxarraren zoritxarra!—;ez dizute baliokozeure sorginkeria ugarieketa aztikerien ahalmen handiak.

10 Zeure gaiztakerian seguru zeunden,pentsatuz: “Ez nau inork ikusten”.Zeure jakinduriak eta zientziakdesbideratu zaituzte,eta pentsarazi:“Neu, eta beste inor ez!”

11 Ba, uxaezineko zoritxarragertatuko zaizu,saihestu ezineko ezbeharrajausiko gainera,ustekabean hartuko zaituenbat-bateko hondamendia etorriko.

12 Eutsi gogor, beraz,gaztetandikhain gogoko izan dituzunaztikeria eta sorginkeria guztiei:ea ezertarako balio dizuten,ea inor izutzea lortzen duzun.

13 Aspertu gabe ibili zarahainbat eta hainbat kontseilarirekin:betoz, bada, salba zaitzatela,zerua aztertueta izarrak ikertzen dituztenek,hilero etorkizunairagartzen dizutenek!

14 Hara, suak irensten duenlastoaren antzeko izango dira;ezin izango dituzte beren buruaksugarretatik libratu.Ez da, ez, txingar-sua izango,ondoan eseri eta berotzekoa.

15 Horra zer etekinemango dizuten aztiek,gaztetandik ardurazzaindu dituzun horiek.Bakoitza bere bidetik galduko da,eta zu salbatzeko inor ez.