1 Honela esango duzu egun hartan:«Eskerrak zuri, Jauna!Haserre zeunden nire aurka,baina baretu da zure haserreaeta kontsolatu egin nauzu.
2 Bai, Jainkoa dut salbatzaile!Harengan dut uste oneta ez naiz beldur.Jauna dut indar eta babes,bera salbatzaile».
3 Pozik joango zarete zuek eresalbamen-iturritik ura edatera,
4 eta egun hartanhonela esango duzue:«Goretsazue Jauna,dei egin berari,iragarri haren egintzak herriei!Ezagutarazi zeinen bikain den!
5 Kanta Jaunari,gauza harrigarriak egin baititu;mundu osoan jakin bezateharen berri.
6 Egin poz-irrintzi eta oihu,Siongo bizilagunok,handikiro ari baita zuen aldeIsraelgo Santua».