Isaias 52 EABD

Jerusalemen askapenaren albiste pozgarria

1 Esna zaitez, Sion, esnatu,jantzi indarrez!Jantzi soinekorik ederrenak,Jerusalem, hiri santu horrek!Atzerritar sinesgaberik,kutsaturiko inorez baita berriro zuregan sartuko.

2 Astindu hautsa, Jerusalem,jaiki esklabotzatik!Puskatu lepoko kateak,Sion hiri gatibu horrek!

3 Hau dio Jaunak:«Ordainik hartu gabesaldu zintuztedan,ordainik eman gabeaskatuko zaituztet».

4 Bai, hau dio Jainko Jaunak:«Hasieran nire herriaEgiptora joan zen,atzerritar gisa bertan bizitzera;gero, Asiriak zapaldu zuenarrazoirik gabe.

5 Orain, berriz, zer ari naiz ikusten?Nire herria hutsaren trukeeraman dute gatibu,eta menderatzaileekulu dagite harro,nire izena egun osoanetengabe gaitzetsiz.

6 Baina laster jakingo du nire herriaknor naizen;ekingo diodan egunean jakingo duneu naizela hitz egin diona.Hona hemen ni!»

7 Bai ederra mendi gainetanalbistaria etortzen ikustea!Bakea iragartzen du,zorionaren berri ona ematen,askapena aldarrikatzen.Sioni diotso:«Errege da zure Jainkoa!»

8 Zure begiraleak deiadarka!Poz-oihu dagite denek,beren begiz ikusten baituteJauna Sionera itzultzen.

9 Ekin denok poz-oihuka,Jerusalemgo horma eroriok,Jaunak bere herria kontsolatu baitu,Jerusalem askatu.

10 Bere jainkozko indar paregabeaazaldu du Jaunaknazio guztien aurrean.Mundu-bazter guztiek ikusiko dutegure Jainkoaren garaipena.

Alde Babiloniatik!

11 Alde, alde! Irten hortik!Ez ukitu ezer kutsaturik!Irten Babiloniatik, zaudete garbi,Jaunaren kultu-tresnakdaramatzazuenok!

12 Baina ez zarete zalapartaka irtengo,ezta arrapaladan ihes egingo ere,Jauna izango baituzueaurretik gidarieta bera, Israelen Jainkoa,ondoren babesgarri.

Jaunaren zerbitzariaren pasioa eta aintza

13 Jaunak dio:«Nire zerbitzariakarrakasta lortuko du,goratua, gorengo mailan jarriaizango da.

14 Asko eta asko ikaratu ziren hartaz,hain baitzegoen itxuragabetua,giza antzik ere gabe,gizaki ez zirudiela;

15 era berean,nazio asko harrituko dira,erregeak haren aurreanmutu geldituko,inoiz esan gabeko zerbait ikustean,inoiz entzun gabekoa aditzean».