Isaias 34 EABD

Jaunak nazioak zigortuko

1 Zatozte entzutera,nazio guztiok,adi egon, herriok!Entzun beza lurraketa bertan bizi direnek,munduaketa munduko sorkari guztiek.

2 Haserre baitago Jauna nazioekin,sumindua haien gudarosteekin:erabat suntsitzea erabaki du,hilketara eman ditu.

3 Hildakoak bazterretanbotako dituzte:haien gorpuek kiratsa botako dute,mendiak haien odolez bustiko dira.

4 Zeruko izar guztiak hauts egingo diraeta zeruaerroilua bezala biribilduko;izar guztiak erori egingo dira,piku-hostoak eta mahats-hostoakzimeldu eta erortzen diren bezala.

Hilketa izugarria Edomen

5 Jaunaren ezpata egarri da zeruan:horra, Edomgo herriaren aurka,Jaunak hondamendirakondenatua duenherriaren aurka dator erasoz.

6 Jaunaren ezpata odolez betea,gantzetan bustia dago:sakrifizioetako bildotseta akerren odolezeta aharien giltzurrun-gantzez.Izan ere,sakrifizioa burutu behar du JaunakBotzra hirian,hilketa izugarria Edom herrian.

7 Bufalo, zekor eta zezenak,batera eroriko dira denak;odoletan blai geldituko dahaien lurraldea,gantzetan bustia bertako hautsa.

8 Bai, Sionen aldeko auzianerabakia du Jaunaketsaiei ordaina ematekoeta haien lepotik mendekuahartzeko garaia.

9 Edomgo errekak bike bihurtuko diraeta lurra sufre.Bikeak bezalasu hartuko du lurraldeak.

10 Ez da itzaliko ez gau eta ez egun,ketan egongo da etengabe.Hutsik geldituko damenderik mende,handik ez da sekula inor igaroko.

11 Hontza eta kirikinoajabetuko dira hartaz,hontz zuria eta beleajarriko han bizitzen.Nahas-mahas eta hutsbihurtuko du Jaunak.

12 Ez da han gehiagoerregerik izendatuko,handiki eta buruzagiak,denak galduko dira.

13 Laharrak aterako dirahango jauregietan,sasiak eta garduak gotorlekuetan.Basa txakurren bizileku izango da,ostruken gordeleku.

14 Han bilduko dirabasakatu eta hienak,basakerrakbata bestearekin elkartuko.Gau-mamuaren egoitzaeta atseden-toki izango da.

15 Han egingo du sugeak habia,han egin eta berotuko arrautzak,eta bere babespean aterako umeak.Hantxe bilduko dira saiak ere,arra emearekin elkartuz.

16 Hartu Jaunaren liburua eta irakurri:hauetako abere batek ereez du huts egingo,arrari ez zaio lagunik faltako,Jaunak berak agindu baitu,haren espirituak elkartu ditu.

17 Bere eskuz lurraldea neurtu dueta bakoitzari bere saila izendatu.Betiko izango dira haren jabe,menderik mende biziko bertan.