1 Ikuskari-haranaren aurkako mezua.Zer duzue, hiriko jendeok,denok horrelaetxe gainetara igotzeko?
2 Jerusalem,hiri zaratatsu eta zalapartari,hiri jostalari,zure hildakoak ez ditu ezpatak bota,ez dira gerran hil.
3 Zure gudalburu guztiakihesi joan dira,gezirik bota gabepreso hartu dituzte.Zure bizilagun guztiakpreso hartu dituzte,urrutira ihesi joanak izan arren.
4 Orain, bada, hau diotsuet:Ez jardun ni kontsolatu nahiannire herriaren hondamendiagatik;uztazue saminki negar egiten.
5 Zorigaiztoko eguna baita,hondamen- eta larritasun-eguna,Jainko Jaun ahalguztidunak bidalia.Ikuskari-haraneanharresiak lurrera,garrasiak mendiraino.
6 Elamdar gudariakzaldi eta gurdietan datoz,prest dituzte geziak;babeskiak atera dituzte kirtarrek.
7 Zure haranik ederrenakguda-gurdiz estaliak,zaldizko gudariak hiri aurreanerasorako prest.
8 Defentsa gabe gelditu da Juda.Zurezko Zutabeen Etxekoarmategira jo duzue orduan;
9 jabetu zarete zenbateraino daudenpitzatuak Daviden Hiriko harresiak;barreneko urtegianura bildu duzue.
10 Jerusalemgo etxeen zenbaketa egineta batzuk bota egin dituzue,harresiak gogortzeko.
11 Harresi bien tarteanurmaela egin duzue,urtegi zaharreko urentzat.Baina ez diozue begiratuhori guztia egin duenari,ez zarete konturatuaspalditik zuela asmotan.
12 Egun hartan,Jainko Jaun ahalguztidunaknegar eta dolu egiteraegiten zizuen dei,ilea moztu eta dolu-jantziz estalirik.
13 Zuek, ostera, poza eta festa,behiak eta bildotsak hil,okela jan eta ardoa edan zenuten,«Jan dezagun eta edan,bihar hil behar dugu eta», esanez.
14 Jaun ahalguztidunak hau azaldu dit:«Bekatu hau ez dizuet barkatukozeuen bizialdi guztian».Jainko Jaun ahalguztidunakesan du.
15 Jainko Jaun ahalguztidunak errege-jauregiko arduradun zen Xebna agintariagana bidali ninduen, esatera:
16 «Zuk ez duzu hemen jabetzarik,ez senitarterik;zer eskubide duzu, beraz,hemen hilobia egiteko,goian, harkaitzean,zeure azken egoitza zulatzeko?
17 Horra, bada, jauna:Jaunak lurrera jaurtiko zaitu;bil-bil egin
18 eta bueltaka botako zaitu,pilota bat bezala,muga gabeko lurraldera.Hantxe hilko zara,harrogarri zenituenguda-gurdi eta guzti,zeure jaunaren etxearenlotsagarri hori.
19 Bota egingo zaitut kargutik,zauden tokitik kendu.
20 «Egun hartan,neure zerbitzari Eliakimi,Hilkiasen semeari, dei egingo diot;
21 zure soingainekoa jantzarazi,zure gerrikoa ezarrieta zure aginpidea emango diot.Aita baten pareko izango daJerusalemgo eta Judakoherriarentzat.
22 Daviden jauregiko giltzakjarriko dizkiot lepoan;hark irekia, ez du inork itxiko;hark itxia, ez du inork irekiko.
23 Iltzea egur gogorrean bezain sendoezarriko dut,bere senitartearen harrogarriizango da.
24 Baina senitartekoak,ondorengo guztiak,berarengandik zintzilik jarriko dira,era guztietako ontziak,katilu nahiz pitxerrak,iltzetik zintzilikjarri ohi diren bezala.
25 Orduan, sendo sartua zegoen iltzeakoloka jarri eta erori egingo da,eta bertatik zintzilik zegoenaapurtu».Jaun ahalguztidunak esan du.