4 Ai jende bekataria,gaiztakeriaz jositako herria,gaizkile-arraza,ume galduak!Baztertu egin dute Jauna,mespretxatu Israelgo Santua,bizkarra emanez.
5 Nola behar zaituztet zigortu,errebelde izateari utz diezaiozuen?Buru osoa zauritua duzue,bihotza erabat eroria.
6 Orpotik burura,ez duzue atal bat ere osorik:dena zauri, ubeldura eta ebaki bizi,batere garbitu, lotueta olioz gozatu gabe.
7 Zuen lurraldea hondatua dago,zuen hiriak suak erreta.Soroetako uztaatzerritarrek dizuete irenstenzeuen begi aurrean.Dena hondamendi,Sodomaren porrokaldikoan bezala.
8 Hor gelditu da Sion hiri ederramahastian txabolaeta meloi-sailean txosnabezain bakarti,etsaiz inguraturiko hiriabezain babesgabe.
9 Jaun ahalguztidunakgutariko batzukbizirik utzi ez balitu,Sodoma eta Gomorraren azkenaizango genukeen guk ere.
10 Entzun Jaunaren hitza,Sodoma eta Gomorrakoenantzeko zaretenherri eta agintariok,aditu gure Jainkoaren irakaspena.