13 Izan ere,honela dio Asiriako erregeak:«Neure indarrez egin duthori guztia,neure trebeziaz, argia bainaiz.Herrien arteko mugakezabatu ditut,haien ondasunak harrapatueta, gudari ausartaren gisa,erregeak eraitsi.
14 Habia bati bezala erantsi diet eskuaherrien aberastasunei.Habian utzitako arrautzakhartzen diren bezalaxehartu dut neuretzat lur guztia,eta ez zuen inork hegalik mugitu,ez txio egiteko mokorik zabaldu».
15 Baina aizkorak uste ote duaizkolaria baino handiago denik?Trontzeak uste ote dutrontzalaria baino gehiago denik?Ez du zigorrak erabiltzenzigorduna!Ez du zurezko makilak hartzenzurezko ez den makiladuna!
16 Horregatik, Jaun ahalguztidunakahulezia bihurtuko duasiriarren sendotasuna,eta haien gorputz ederraksukarrez joko ditu,suak hartuta bezala jarriko.
17 Israelen argi den Jainkoasu bihurtuko da,Israelen Santua sugar,eta bat-batean erreko ditu,sasia eta laharra bailiran.
18 Basoa eta baratzea bezain jori zena,goitik behera desegingo du,gaixotasun larriak gizakiadesegiten duen bezala.
19 Eta basoan geldituko direnzuhaitzakhain gutxi izango dira,ezen ume batek erekontatu ahal izango baititu.