18 Basoa eta baratzea bezain jori zena,goitik behera desegingo du,gaixotasun larriak gizakiadesegiten duen bezala.
19 Eta basoan geldituko direnzuhaitzakhain gutxi izango dira,ezen ume batek erekontatu ahal izango baititu.
20 Egun hartan,Israelen bizirik geldituek,Jakoben ondorengoetanonik aterako direnekez dute gehiago beren zigortzaileahartuko euskarritzat,baizik eta Jauna, Israelen Santua,hartuko dute benetako euskarritzat.
21 Jakoben ondorengoen artean,bakar batzuk besterikez dira itzulikoJaun indartsuagana.
22 Zure herria itsasoko hondarrabezain ugaria izango bada ere,oi Israel,bakar batzuk besterikez dira itzuliko:erabakia dago hondamendia,herriak ondo merezia.
23 Erabakia beteko duJaun ahalguztidunak,lurralde osoan beteko ere.
24 Honela dio Jaun ahalguztidunak:«Oi zu,Sionen bizi zaren nire herria!Ez izan Asiriaren beldurrik,zigorrez jotzen bazaitu ereeta zure aurkamakila jasotzen badu ere,behinola egiptoarrek bezala.