5 Honela dio Jaunak:«Zoritxarrekoa Asiria,eskuan dudan sumin-zigor hori!
6 Herri sinesgabearen aurkabidaltzen dut,haserretu ninduen herriaren aurka,lapurretara eta harrapaketara,hura kaleetako lokatza bezalazapaltzera.
7 Baina oso bestelako asmoakditu Asiriak buruan:suntsitzea du asmo,herri asko birrintzea.
8 Hona zer dioen:“Nire gudalburuak ez al diraerregeen pareko?
9 Ez ote ditut konkistatuKalno eta Karkemix,Hamat eta Arpad,Samaria eta Damasko?
10 Neure esku hartu ditutsasijainkoak gurtzendituzten herriak,nahiz eta beraien idoloakJerusalem eta Samariakoakbaino ugariago izan;
11 Samariarieta haren sasijainkoei egina,nola ez diet egingo, bada,Jerusalemi eta beronen idoloei?” »